- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/hitzaldia-resistencia-romani-1
- Hitzaldia: Resistencia Romaní
- 2025-05-26T18:00:00+02:00
- 2025-05-26T19:00:00+02:00
2025/05/26 18:00-19:00
Hitzaldia: Resistencia Romaní
Andretxea, Isasi 11
Itzalaldi orokorra zela eta, ezin izan zen egin KERA emakume ijitoen elkarteak Andretxean eman behar zuen "Resistencia Romaní" hitzaldia.
Barkatu eragozpenak eta hitzaldira etortzeko gonbidapena egiten dizuegu programatutako egun berrian: maiatzak 26, astelehena, ordu berean, 18:00etan.
Hitzaldi honetan ijito herriaren historia ikuspegi feministatik ezagutzera emango da. Gaur eta atzo erreferente diren emakume ijitoei ahotsa eta ikusgarritasuna emango diete hitzaldian, eta gaur egun oraindik nagusi den genero ijitofobiari edo genero antigitanismoari eta horrek komunikabideetan duen eraginari buruz hausnartuko dute.