Eibarko Udala
2025/11/13 18:00-19:30

Hitzaldia: Indarkeria matxista kasuen aurrean, zer salaketa- eta defentsa - aukera ditugu?

Andretxea, Isasi 11

AZAROAK 25EKO PROGRAMAZIOA

Azaroaren 25eko programazioaren barruan, Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Macarena Mugica Urbistondo eta Garazi Plazaola Ugarte abokatuak entzuteko aukera izango dugu, indarkeria matxistako kasuen aurrean ditugun defentsa eta salaketa aukerei buruz, egungo legediarekin.

Biek osatzen dute Irule abokatuak, ikuspegi feministatik zerbitzu juridiko eta psikosoziala.

Hizlariak: Macarena Mugica Urbistondo eta Garazi Plazaola Ugarte, Irule abokatuak

Eguna: 2025eko azaroak 13, osteguna

Ordua: 18:00 

Tokia: Andretxea 

Hizkuntza: Gaztelania