Eibarko Udala
2026/04/16 18:00-19:30

Hitzaldia: Emakume arrazializatuen begirada feminista eta arrazakeriaren aurkakoa

Andretxea, Isasi 11

SAIO IREKIAK
Hitzaldi honetan, emakume migratu eta arrazializatuen planteamendu feministen inguruko azterketa-elementu batzuk jorratuko dira, agenda feminista dekolonial eta arrazakeriaren aurkako baten eraikuntza kolektiboaren inguruko hausnarketa bultzatzeko helburuarekin.
Hizlaria: Jeanne-Rolande Dacougna Minkette 
Ikertzailea, hezitzailea eta aholkularia da. Arrazakeriaren aurkako aktibista feminista da eta giza eskubideen defendatzaile gisa ere identifikatzen da.
Emakumeei eta Generoari buruzko Azterlan eta Ikerketa feministetan doktorea da.
Hizkuntza: Gaztelania
Jarduera doakoa eta irekia izango da.