Hitzaldi-Tailerra: Sexu aniztasuna hirietatik at

LGBT+ pertsona gehienok, hirietatik at sortu gara. Herrietan sortu, hazi eta bizi(raun) izan gara, herrietako dinamika itxiek hirietara herbesteratu gaituzten arte, "sexilioa" aukeratu dugun arte. Hirietara aniztasunaren, bizigarritasunaren, sarearen, komunitatearen bila jo izan baitugu. Han jarri izan ditugu gure gogo eta asmoak, noizbait errotzeko asmoz. Baina, erroan, zerk egiten du LGBT+ pertsonok herriak uzteko hautua hartzea? Zergatik "ihes" egiten dugu hirietara? Zergatik da hain garrantzitsua geure komunitateak herrian bertan sortzea?

Hiruki Larroxa kooperatibaren eskutik, Sexu Aniztasuna hirietatik at hitzaldi tailerrean guzti horren inguruan hausnartuko da, Eibar LGBTI+ pertsonentzat herri bizigarri eta berdinzaleagoa egiteko asmoarekin. Metodologia misto batetik abiatuta, Zisheteroaraua eta hortik at dauden errealitateak landuko dira.

Noiz: Ekainak 11, asteartea.

Ordutegia: 18:00-20:00.

Lekua: Andretxea

Zer
Noiz 2024/06/11
18:00 - 20:00
Non Andretxea (Isasi 11)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal