HILEKOA(K) erakusketaren bisita gidatua gaztelaniaz

HILEKOA(K) erakusketa Ainhoa Aldazabal Gallasteguik eta Skolastikak sortu dute, eta hilekoaren inguruko esperientzien aniztasuna islatzen duten hainbat irudik osatzen dute. Era berean, erabilitako materialak, edukiak, formatuak eta diziplina artistikoak ere askotarikoak dira.

Erakusketa honen helburu nagusia da hilekoa eta hura bizitzeko moduak ikusaraztea, haren inguruan dauden tabuak eta mitoak zalantzan jartzea eta gai horri buruzko hausnarketa kolektiboa sustatzea.

Erakusketaren gaztelaniazko bisita gidatua ekainaren 12an, asteazkena, izango da, 19:00etan, Andretxean eta herritarrentzat irekia izango da. Bertan, besteak beste, lan bakoitzaren atzean dagoen esanahia hobeto ezagutzeko aukera izango dugu Ainhoa Aldazabal Gallasteguiren eskutik.

Noiz 2024/06/12
19:00 - 20:00
Non Andretxea
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal