Eibarko Udala
2024/06/07 18:30-19:30

HILEKOA(K) erakusketaren bisita gidatua euskaraz

Andretxea (Isasi 11)

HILEKOA(K) erakusketa Ainhoa Aldazabal Gallasteguik eta Skolastikak sortu dute, eta hilekoaren inguruko esperientzien aniztasuna islatzen duten hainbat irudik osatzen dute. Era berean, erabilitako materialak, edukiak, formatuak eta diziplina artistikoak ere askotarikoak dira.

Erakusketa honen helburu nagusia da hilekoa eta hura bizitzeko moduak ikusaraztea, haren inguruan dauden tabuak eta mitoak zalantzan jartzea eta gai horri buruzko hausnarketa kolektiboa sustatzea.

Erakusketaren euskarazko bisita gidatua ekainaren 7an, ostirala, izango da, 18:30ean, Andretxean eta herritarrentzat irekia izango da. Bertan, besteak beste, lan bakoitzaren atzean dagoen esanahia hobeto ezagutzeko aukera izango dugu Ainhoa Aldazabal Gallasteguiren eskutik.