- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/helduentzako-ipuin-kontalaria-80-amandreak
- Helduentzako ipuin kontalaria: 80 amandre
- 2024-03-07T18:30:00+01:00
- 2024-03-07T20:30:00+01:00
Helduentzako ipuin kontalaria: 80 amandre
Andretxea (Isasi 11)
80 amandre ikuskizunean Dorleta Kortazar Alkozek 4 emakumeren istorioak kontatzen dizkigu. Bidaia bat egiten da 30eko hamarkadatik gaur egun arte, eta denbora tarte horretan emakume hauen bizipenak kontatzen dira, eta bizitzan zehar jasan dituzten biolentzia ezberdinak azaleratuz.
Biolentzia horiek intentsitate ezberdinetakoak izanik, tartean zaintzaren gaia ere oso presente dago, izan ere, esan daiteke protagonistak zaintzari emanak bizi izan direla, horrek suposatzen duen guztiarekin: 10 seme-alaben ama den emakumea, baserriko lanak bere gain hartzen dituena, zaindua izan behar duenean alaben gain geratuko den ardura; 16 urterekin etxea utzi eta neskame lanetara joan beharra duen neska; bortxaketa baten aurrean ingurukoak eskaintzen duten zaintza; eraso baten aurrean ahizpatasunean babesa aurkitzen duen nerabea; etxeko ekonomiari laguntzeko bere bizi proiektua alboratu eta beste etxe batera lanera joan behar duen gaztea...
Gure amonen istorioak atzean utzi ditugula uste izan arren, aspaldi gertatutakoak direla iruditu arren, ipuinek lagundu diezagukete konturatzen, gaur egun gure artean badaudela oraindik horrelako errealitateei aurre egin behar dieten emakumeak, egoera zaurgarrian daudenak, eta iragana direla uste ditugun horiek, oraindik ere oraina izaten jarraitzen dutela.
Noiz: 2024ko martxoak 7, osteguna, 18:30etan.
Non: Andretxea
Hizkuntza: Euskara
*Eibarko Martxoak 8 lantaldealdeak antolaturiko ekintza bat da hau, Martxoaren 8ko programazioaren baitan.