Eibarko Udala
2025/05/05 18:00-19:30

"Gu ere bagara" erakusketaren aurkezpena

Andretxea

Erakusketa aurkezpena

Elkarrizketen bidez, maitasunez, borrokaz eta identitateaz beteriko istorioak bildu dituzte Inés Bermejo Larrañagak eta Julen Nafarrete Aurrekoetxeak, Andretxean maiatzaren 5etik ekainaren 30era izango dugun Gu ere bagara erakusketan. 

Lan honekin, adineko LGTBI+ pertsonek kontatu gabeko bizipenak eta errealitateak ezagutaraziko dizkigute, maiatzaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan, Andretxean egingo den erakusketaren aurkezpenean (euskaraz egingo da).  

Ezagutu, hausnartu eta ikusgarri bihurtu espaziorik izan ez duten baina gaur egun kaleak harrotasunez betetzen dituzten istorioak.

Erakusketa hau, Entreamigos-Lagun Artean elkartearen laguntzarekin antolatu da.