Eibarko Udala
2023/05/27 10:00
-
2023/05/28 19:00

GPS7 Iberdrola 2023 Errugbiko Erreginaren Kopa

Unbeko kiroldegia

Unben jokatuko da GPS7 Iberdrola 2023 Errugbiko Erreginaren Kopako azken faseko bigarren jardunaldia.

Lehiaketa asteburu honetan (maiatzak 27 eta 28) jokatuko da eta Eibar Rugby Taldeak parte hartuko du, aurten denboraldi nabarmena izan ostean. Estatu mailako lehiaketa bat da, eta errugbi 7 modalitateko emakumezkoen ekiporik onenak lehiatzen dira.

Larunbat eta iganderako Unben antolatu diren partidetan emakumezkoen 12 errugbi taldek hartuko dute parte. Ordutegia, maiatzaren 27an, 10:00etatik 17:45era bitartekoa izango da; eta igandean, 9:00etatik 16:45era. Bigarren egun horretan, 17:00etan, eguneko irabazleen sari-banaketa egingo da, eta jokalari onenaren saria ere emango da. Eta egunaren amaieran, ohiko jaia ospatuko da, errugbian ‘hirugarren denbora’ izenez ezagutzen dena.

Hona hemen parte hartuko duten 12 taldeak: CR Sant Cugat, CR Turia, XV Hortaleza, ADI Industriales, Universidad de Sevilla, Eibar Rugby Taldea, Jabatas de Móstoles, Sanse Scrum RC, Energimac Majadahonda, CRAT Residencia Rialta, Complutense Cisneros eta Olímpico Pozuelo RC.