Eztabaida Feministak: prostituzioa eta sexu-lana auzitan. Gizonak, pornografia eta prostituzioa hitzaldia

Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareak prostituzioaren eta sexu-lanaren gaineko eztabaida hauek antolatu ditu, gai hain konplexu hauen gainean, ikuspegi feminista batetik, elkarrekin sakontzeko eta hausnarketa egiteko helburuarekin. Mugimendu Feminitak, historian zehar, jarrera hartze desberdinak izan ditu sexu-lanaren eta prostituzioaren gainean. Eta hitzaldi hauetan ahotsa eman nahi zaie. Konfidantza, errespetua eta eztabaidarako espazio bat egituratuko da.

Urriaren 22an, Péter Szil hizlaria izango dugu gurekin. Bere hitzaldiaren tituloa Gizonak, pornografia eta prostituzioa da. Péter psikoterapeuta, hezitzailea eta indarkeria patriarkalari buruzko gaietan aktibista da. 

Hitzaldia irekia eta doakoa izango da.

Noiz 2019/10/22
18:00 - 20:00
Non Portaleko Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal