Eztabaida Feministak: prostituzioa eta sexu-lana auzitan. Emakumeak eta neskak: prostituzioaren salgaiak, Nola egiten da puta bat? hitzaldia

Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareak prostituzioaren eta sexu-lanaren gaineko eztabaida hauek antolatu ditu, gai hain konplexu hauen gainean, ikuspegi feminista batetik, elkarrekin sakontzeko eta hausnarketa egiteko helburuarekin. Mugimendu Feminitak, historian zehar, jarrera hartze desberdinak izan ditu sexu-lanaren eta prostituzioaren gainean. Eta hitzaldi hauetan ahotsa eman nahi zaie. Konfidantza, errespetua eta eztabaidarako espazio bat egituratuko da.

Urriaren 23an, Amelia Tiganus izango dugu gurekin. Bere hitzaldiaren tituloa Emakumeak eta neskak: prostituzioaren salgaiak, Nola egiten da puta bat? da. Amelia ekintzaile feminista eta prostituzio sistemaren biziraulea da. 

Hitzaldia irekia eta doakoa izango da. 

Noiz 2019/10/23
18:00 - 20:00
Non Portaleko Areto Nagusia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal