- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/eztabaida-feministak-prostituzioa-eta-sexu-lana-auzitan
- Eztabaida Feministak: prostituzioa eta sexu-lana auzitan
- 2019-10-15T18:00:00+02:00
- 2019-10-15T19:30:00+02:00
Eztabaida Feministak: prostituzioa eta sexu-lana auzitan
Portalea, Areto Nagusia
Gipuzkoako Jabetze Eskolen Sareak (Hernanik, Arrasatek, Azpeitiak , Urola Garaiak eta Eibarrek osatuta) prostituzioaren eta sexu-lanaren gaineko eztabaida hauek antolatu ditu, gai hain konplexu hauen gainean, ikuspegi feminista batetik, elkarrekin sakontzeko eta hausnarketa egiteko helburuarekin. Mugimendu Feministak, historian zehar, jarrera hartze desberdinak izan ditu sexu-lanaren eta prostituzioaren gainean. Eta hitzaldi hauetan ahotsa eman nahi zaie guztiei. Konfiantza, errespetua eta eztabaidarako espazio bat egituratuko da.
Urriak 15, asteartea: Sexu-lana: lan eskubideak, sindikatzea edo esplotazioa. Hizlaria: Conxa Borrell Bernaus, Otras sindikatuaren idazkari orokorra.
Urriak 22, asteartea: Gizonak, pornografia eta prostituzioa. Hizlaria: Péter Szil, psikoterapeuta, hezitzailea eta indarkeria patriarkalari buruzko gaietan aktibista.
Urriak 23, asteazkena: Emakumeak eta neskak: prostituzioaren salgaiak, Nola egiten da puta bat?. Hizlaria: Amelia Tiganus, ekintzaile feminista eta prostituzio sistemaren biziraulea.
Hitzaldi guztiak 18:00etan, Portaleko Areto Nagusian izango dira. Gaztelaniaz izango dira.