Hitzaldia: Lurra eta pertsonak zaintzen dituen nekazaritza: Emakume Baserritarrak
Etxaldeko Emakumeak hainbat soslaietako emakumeen talde irekia da, emakume baserritarrak, landa-eremuko emakumeak eta elikadura-burujabetzaren proposamenarekin bat egiten duten emakumeak.
Nekazaritzan eta abeltzaintzan diharduten emakumeek hainbat soslai eta bizimodu dituzte, eta aniztasun hori beraiek aberasteko aukera bat da.
Emakume baserritarrek, identitate bikoitz horretatik, emakume eta baserritarrak diren aldetik, elikadura-burujabetzaren eraikuntzan ikuspegi feministatik beraien ekarpenak zeintzuk diren jakitera emango digute Lurra eta pertsonak zaintzen dituen nekazaritza: Emakume Baserritarrak izango dugun hitzaldian.
Hizlariak: Etxaldeko Emakumeak
Eguna eta ordua: 2023ko urriak 18, 18:30.
Tokia: Andretxea
Hizkuntza: Euskara