Eibarko Udala

2021/03/18 18:30-20:00

Erroa eta geroa dokumentala eta solasaldia

Portalea, Areto Nagusia

Aurtengo martxoaren 8ko egitaraua Eibarko Martxoaren 8ko lan-taldeak antolatu du (Eta Kitto! Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea).

2017an sortutako lan-taldea da, oraindik ere eraikuntza prozesuan dagoena. Orain arte, lan-taldearen eginkizuna martxoaren 8ko egitaraua kolektiboki antolatzea eta elkarlana izan da. 

Helburu nagusia da, egun horren bueltan, emakumeak eta feminismoa aintzat hartzea eta aitortzea Eibarren, modu eta jarduera ezberdinen bidez.

Erroa eta geroa dokumentala eta solasaldia jarduera martxoaren 8ko egitarauaren barne dago.