Eibarko Udala
2018/09/11 10:00
-
2018/09/14 12:00
Empalabramiento   emakumeak   klaseak   Andretxea

"Empalabramiento": emakumeen jabetzea bultzatzeko erderazko klaseak

Andretxea

Empalabramiento programaren helburu nagusia da gaztelania ikasten duten bitartean, emakumeek beren eskubide eta ahalmenen kontzientzia indibiduala hartzea, baliabideak eskuratzea, eraginean irabaztea eta jendartearen parte izatea eskubide osoko herritar gisa eta baldintza-berdintasunean. 

Klaseak doakoak izango dira eta emakumeei zuzenduak. Formatzailea Nerea del Campo Aguirre da.