Eibarko Udala
2026/03/02 15:00
-
2026/03/13 19:30

Emakumeen mendiko ibilaldia eta topaketaren izen-emate epea

Izena ematea Andretxean

MARTXOAREN 8KO LANTALDEA

Mendi-ibilaldia Martxoaren 15ean, igandea, 10:00etatik 13:00etara izango da, Deporren atarian hasita.

Emakumeentzako mendi-itzulia Eibar inguruan, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Elkarrekin sortzen dugun energia guztia sentitzeko jai giroko eguna izango da. Aliantza bat sortu nahi dugu, batzen gaituen guztia kontuan hartuz, jaio garen lekua, kultura edo adina aintzat hartu barik. Eta, horretarako, naturak testuinguru ezin hobea eskaintzen digu.

Hiru orduko buelta lasai bat izango da, eta bidea markatuta eta gidatuta egongo da.

Amaitzeko, hamarretako txiki bat egingo dugu Depor Tabernan

Parte-hartzea librea bada ere, aldez aurretik izena emateko eskatzen diegu interesdunei, hamarretakoa antolatzeko. 

Izen-ematea: martxoaren 13ra arte

andretxea@eibar.eus 943543938 – 688853440

Andretxean: Isasi 11

Deporreko web-orria: www.deporeibar.com/mendia

Jarduera doakoa izango da eta emakumeei zuzenduta dago.