Eibarko Udala
2025/03/11 18:00-19:30
PAGATXA EMAKUME ELKARTEA   MARTXOAREN 8KO PROGRAMAZIOA

Emakumeak historia egiten saioa: Nina Simone

Andretxea, Isasi 11

MARTXOAREN 8KO PROGRAMAZIOA

Nina Simone izango da saio honen protagonista. 1933an jaioa, Eunice Kathleen Waymon, Nina Simone izenez ezaguna, jazz, blues eta soul abeslari, konpositore eta pianista estatubatuarra izan zen. Afrikar jatorriko pertsonen eskubide zibilen aldeko borrokalari handia izan zen, eta bere abestien bidez azaldu zuen jarrera hori. 15 izendapen jaso zituen Grammy sarietarako. Hil baino bi egun lehenago ohorezko diploma bat eman zioten Curtis Institutuan, hain zuzen, 19 urte zituenean beltza izateagatik onartu ez zuen Filadelfiako akademian.

Shakti Olaizola dinamizatzaileak dokumentalaren aurkezpena egingo du eta, ikusi ondoren, solasaldia egongo da bertaratutakoek parte hartzeko aukera izan dezaten.

Eguna: martxoak 11, asteartea

Ordua: 18:00

Tokia: Andretxea

Hizkuntza: Gaztelania

Antolatzailea: Martxoaren 8ko lantaldea 

Martxoaren 8ko programazioaren jarduera irekia da.