Emakume migratzaileei buruzko aurreiritziak hausteko tailerra

Eibarko Udaleko Kultura Aniztasunaren eta Immigrazioaren Unitateak eta Berdintasun Zerbitzuak, Egoaiziarekin eta Alboanekin batera prestakuntza-saio tailer bat antolatu du Eibarren, emakume migratzaileen gaineko aurreiritziak hausteko, eta oro har migratzaileen integrazioa bultzatzeko.

Aurreiritzitik abiatuta (sintoma gisa), Emakume migratzaileek eta migratuek jatorrizko lurraldetik helmugara heldu arte bizi dituzten errealitateak genero-ikuspegitik testuingururatzea, kokatzea eta aztertzea dira tailerraren helburuak, aurreiritzi horiekin hausteko  eta integrazio handiagoa eta hobea lortzeko.

Tailerra maiatzaren 8an izango da, Eibarko Andretxean, Erraketistak aretoan, 18:00etan. Saioan metodologia parte-hartzaileen bidez emakume migratzaileei buruzko estereotipoak eta aurreiritziak haustuko dira eta, era berean, gure inguruan mundu osoko milaka emakumeren errealitatea, testigantzak eta ahotsak ezagutaraziko dira.

Eibarko Udalak erregistratzera eta parte hartzera gonbidatzen ditu Eibarko herritar guztiak. Izena emateko, e-maila bidali behar da immigrazioa@eibar.eus posta helbidera eta bertan parte hartzeko gogoa adierazi.

 📆Maiatzak 8, astelehena (18:00-20:00)

🏢Eibarko Andretxea, Erraketista gela, (Isasi Kalea 11)

Noiz 2023/05/08
18:00 - 20:00
Non Andretxea
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal