Eibarko Udala
2026/06/28 11:00-13:15

Ekainak 28ko egunaren programazioa: LGTBI+ Kolektiboaren Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Untzaga plaza

LGTBIQ+ Kolektiboaren Eskubideen Aldeko Kanpaina

Ekainaren 28an hasi zen LGTBIQ+ eskubideen aldeko nazioarteko mugimendua, eta 1970. urtetik ospatzen da nazioarteko aitorpen sinbolikoa.

Geroago, 2004an, maiatzaren 17a Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izendatu zuten 1990eko maiatzaren 17a ospatzeagatik, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuenean.

Data bakoitzak bere esanahia duen arren, biek dute LGBTIQ+ komunitatearen eskubideen, ikusgarritasunaren eta ahalduntzearen alde borrokatzeko helburu komuna.

Ildo horretan, Andretxea - Berdintasun Zerbitzutik bi datak eta horien esanahiak bateratu ditugu kanpaina komun batean, herritarren mezua eta kontzientziazioa indartzeko, uste baitugu LGBTIQ+ pertsonen errealitateak eta bizipenak alde batera utzi behar direla eta gizarte eredu zisheterosexualak sortzen dituen kaiolak hautsi behar direla, askatasunean bizi daitezkeen identitateei, nahiei, harremanei eta sexualitateei bide emateko.

Horregatik, ekainaren 28rako antolatutako ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu:

Ekainak 28, ostirala, Untzaga Plazan

    • 11:00-13:00: Aniztasuna koloreztatu Txapa eta pultsera tailerrak
    • 13:00-13:15: 
      • LGTBIQ+ Banderaren igoera.
      • Elkarretaratzea.