Coronavirus-arekin (ere) bidea egiten badakigu, tailerra

Tailerraren testuingurua 

Tailer hau Covid 19aren testuinguruan ematen ari diren eskubide, askatasun, askotariko ikuspegien desjabetze eta murrizketekin kezkatuta sortzen den proposamena da. Baina baita konfidantzatik ere. Bizi prozesuei eusteko dugun gaitasuna ekarriz, boteretu eta kargutuz. “Bidea egiten badakigu” tailer eta ildoa, bizi dugun testuingurura egokitzeko saiakera da.

Tailerraren laburpena

Bizi dugun krisia nola gorpuzten zaigun arakatuko dugu meditazio gidatu baten bidez. Barruan sentitutakoa, espazioan kokatutako baliabideen bidez ateratzeari ekingo diogu. Kolore, emozioen izendatzea eta talde dinamiken laguntzarekin kontzientzia hartu, askatu eta tresnak eskuratzeko ibilbidea kolektibizatuz.

Tailerraren helburuak

  • Indagazioa, elkarbanatzea eta gestio emozionala.
  • Politikoki, sozialki eta pertsonalki ahalduntzen eta osatzen jarraitzeko tresnak eskuratzea.
  • Egoera eta bere ondorioak arakatu, kudeatzeko bideak azaleratu eta elkarbanatu
  • Bizipenetatik, gorputz eta emozioetatik … desinformazio/sobreinformatuta gaudenean, jakituria eta konfidantza gugan kokatu
  • Begirada kolektiboa osatzea.
  • Biderkatzailea izatea, zabalpenerako aukerak eskeintzea.

Tailerraren egilea: EHBFko osatze taldea (Euskal Herriko Bilgune Feminista).

Izen ematea: martxoaren 21era 

943 54 39 38 edo 688 85 34 40 

andretxea@eibar.eus edo Zezenbide 9 baxuan, Andretxeko ohiko ordutegian.

Noiz 2021/03/24
18:00 - 20:00
Non Portaleako erakusketa gela
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal