Bortxatzaile bat zure bidean performance

Bortxatzaile bat zure bidean abestia eta eszenaratzea Txileko lau emakumek sortu zuten, “Lastesis” izenaz ezagunak, agerian uzteko eta publikoki salatzeko mundu osoko emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria sistematikoa, emakume izateagatik bakarrik.

Txileko Santiagon interpretatu zen 2019ko azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko ekitaldien artean, eta bideoan grabatu eta sare sozialetan biralizatu zen.

Gogora dezagun Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 1999an, Emakumearen Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izendatu zuela azaroaren 25a, Rafael Leónidas Trujillo diktadorearen aginduz 1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikan gertatutako hiru ahizpa ekintzaile politikoen hilketengatik.

Performancean emakumeek pairatzen duten kale-jazarpena, abusua, feminizidioa eta sexu-indarkeria salatzen dira, eta azpimarratzen da erantzukizuna beti erasotzailearena dela, eta ez erasoa jasaten duen biktimarena. Honela eskatzen dute: “Eta errua ez zen nirea, ez non nengoen, ez nola janzten nintzen”.

 “Bortxatzailea zu zara” esaldiak botere betearazle eta judizialen justiziarik eta babesik eza salatzen du, bai eta emakumeen aurkako erasoen konplizitatea eta justifikazioa ere, sarritan, sistemak ematen duena.

Parte-hartzaileen begietako benda beltzak emakume guztiak ordezkatzeko balio du, ez daudenak eta beren eskubideen urraketak jasan dituztenak.

Emakumeok bizirik jarraitu nahi dugulako, bat bera ere ez gutxiago, hildako bat bera ere ez gehiago.

Bideo tutorialak ikusteko SAKATU HEMEN.

Noiz 2020/11/25
19:30 - 20:00
Non Untzaga, Berdintasunaren Pasealekua eta Urkizu
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal