Eibarko Udala
2021/02/01 18:30-20:00

Bideo Foruma Emakumeen istorioak: Violeta Parra

Portaleko Areto Nagusia

Otsailean, Pagatxa emakumeen elkarteak, bere emakumeen istorioen bideo-forumean Violeta Parra artista txiletarra ezagutzera gonbidatzen gaitu.

Pandemia egoera dela-eta, 28 pertsonek besterik ezin izango dute saioan parte hartu. Ondorengo solasaldian geldituko direnei lehentasuna emango zaie.

Dinamizatzailea: Izaskun Rodriguez Elkoro.

Jarduera doakoa eta irekia izango da (edukiera bete arte).