Bideo Foruma - Emakumeak historia egiten: Nora Aurrekoetxea Etxebarria.

Nora Aurrekoetxea Etxebarria (Bilbo, 1989). Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2013) eta Eskulturako Masterra egin zuen Londresko Royal College of Art-en (2017-2019). Paraleloki, Sexologiako graduondoko bat (2014-2016) eta Sexologia Aurreratuko beste bat (2021) egin ditu In.Ci.Sex institutuan (Madril). Praktika artistikoan Laura Ruiz Sáenzekin batera hasi zen, eta horrelaxe aritu ziren 5 urtez (2013-2017). Irati Urrestarazu eta Izaro Ieregirekin batera, OKELA sormen‑lantegia sortu eta zuzendu zuen (2014-2017), Bilbon dagoen eta artistek zuzendutako arte garaikiderako espazio bat da.

Horrez gain, Nora Aurrekoetxea Etxebarria artista egoiliarra izan da hauetan guztietan: BilbaoArte (Bilbo, 2015), Y residency (Atenas, 2016), Cité Internationale des Arts (Paris, 2018), Solomon R. Guggenheim (New York, 2018), DerdeWal (Nijmegen, 2021) eta laster Youkobo Art Spacen (Tokyo, 2022). Beka eta sari batzuk ere jaso ditu, zehazki: Bizkaiko Foru Aldundiaren Beka (2015), Eusko Jaurlaritzaren Artea Ekoizteko Beka (2018, 2019 eta 2021), Fundación Botín beka (2017) eta Madrilgo Erkidegoaren ARCO saria (2020), ERTIBIL deialdiko bigarren saria (2021), Etxepare Institutuaren saria (2021), Groeispurtfonds saria (2021) eta La Casa Encendidaren Generaciones 2022 saria (2021).

Berriki egindako erakusketen artean, honako hauek nabarmendu daitezke: banakako erakusketa bat Intersticio-n (Londres, 2020), Juan Silió galeria (Madril, 2020) eta bestelako erakusketa kolektibo batzuk, adibidez, Claro del Bosque Intersticio-n (Madril, 2020), We Are Always On Danger Of Magic Rodriguez Gallery-n (Poznan, 2021), Latent Longing SUPER preview (Londres, 2021), HAUS WIEN (Viena, 2021), ECDYSIS Staffordshire Studios-en (Londres, 2021) eta State of Cling Omstand-en (Arnhem, 2021).

  • Eguna: Ekainaren 19an, astelehena.
  • Ordua: 18:30etan.
  • Tokia: Andretxean (Isasi 11).
  • Dinamizatzailea: Patricia Perex Coto.
Noiz 2023/06/19
18:30 - 20:00
Non Andretxea (Isasi Kalea 11)
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal
Bideo Foruma - Emakumeak historia egiten: Nora Aurrekoetxea Etxebarria.

Bideo Foruma - Emakumeak historia egiten: Nora Aurrekoetxea Etxebarria.