- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/bideo-foruma-emakumeak-historia-egiten-la-abuela-margarita
- Bideo foruma-Emakumeak historia egiten: La abuela Margarita
- 2024-03-18T18:00:00+01:00
- 2024-03-18T19:30:00+01:00
Bideo foruma-Emakumeak historia egiten: La abuela Margarita
Andretxea
Margarita Núñez García, ABUELA MARGARITA izenez ezaguna, landa eremuan jaio zen, Jalisco-Guadalajara estatuan (Mexiko). Bere birramonarekin hazi zen, sendalari eta mirarigilea zena. Margaritak eguzkiaren eta lurraren dantzaren zirkuluak praktikatzen zituen eta ikusmenaren bilaketa. Amerikako Emakume Zaharren Kontseiluko kide zen, eta bere zeremonia eta temascalen bidez, indigenen tradizio jatorreneko erritualekin gure arbasoak gogoratzen irakasten zigun.
Feminista zen eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten zuen, desberdintasunak naturan eragin negatiboa duela esaten baitzuen. Guztia elementu naturalei lotuta adierazten zuen, ekofeminista baitzen. Haren umoreak eta kantuek bizitzaren funtsarekin bat egiten zuten, eta pertsona askok aitortu zuten gure gorputzak, guztiaren erdigunean kokatzen zituenak, zaintzearen inpaktua.
Sendatzea gutako bakoitzaren barruan dagoela adierazten zuen, eta geure buruari entzuten eta nahi duguna eskatzen ikasteak eragina du emozioetan eta, beraz, gertatzen den horretan.
Hizlaria: Patricia Pérex Coto, Pagatxa Emakume Elkartea.
Noiz: 2024ko martxoak 18, astelehena, 18:00etan.
Non: Andretxea.
Hizkuntza: Gaztelera.
*Eibarko Martxoak 8 lantaldealdeak antolaturiko ekintza bat da hau, Martxoaren 8ko programazioaren baitan.