Bideo Foruma: Emakumeak historia egiten, Estibaliz Urresola Solaguren

Pagatxa Emakumeen Elkarteak Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin lankidetzan antolatutako Emakumeak historia egiten bideo-forum saio berria.

Saio honetako protagonista Estibaliz Urresola Solaguren izango da, 2011z geroztik hainbat film labur idatzi, zuzendu eta ekoitzi dituena, hala nola ADRI («Zinema») edo POLVO SOMOS («Sirimiri Films»), baita VOCES DE PAPEL film luze dokumentala ere, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko ZINEMIRA sailean estreinatua.
Gainera, Nantesko Zinema Espainiarraren Jaialdian, Alcances Zinema Dokumentalaren Jaialdian, Brussels Short Film Festivalen, FICG Guadalajarako Nazioarteko Zinema Jaialdian eta Malagako Zinemaldian parte hartu du, non POLVO SOMOSek bi Biznaga jaso zituen, publikoaren saria eta emakumezko aktore onena Goize Blancorentzat.
Bere azken film laburra, CUERDAS, Semaine de la Critique de Cannesen aukeratu zuten eta Goya sarietarako izendatu zuten.
2023an Urresolak 20.000 ERLE-ESPEZIE aurkezten du, fikziozko bere lehen film luzea, Berlinaleko lehiaketa ofizialean hautatua.

Eguna: Astelehena, 2023ko ekainak 5
Ordua: 18:30
Lekua: Andretxea, (Isasi kalea 11)

Noiz 2023/06/05
18:30 - 20:30
Non Andretxea
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal