- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/beldur-barik-lehiaketa-orokorra-1
- Beldur Barik lehiaketa orokorrean parte-hartzeko azken eguna
- 2020-11-05T00:00:00+01:00
- 2020-11-05T08:00:00+01:00
2020/11/05 00:00-08:00
Beldur Barik lehiaketa orokorrean parte-hartzeko azken eguna
Beldur Barikeko web gunea
Abian da Beldur Barik 2020 Lehiaketa orokorra:
- Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, 11 urtez gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako jarrerak sustatzen daramatza Beldur Barik programak.
- Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta programaren jarrera ikusarazten duten ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.
- Aurten sari-banaketa streaming bidez jarraitu ahal izango da beldurbarik.eus web gunean.
2020ko edizio honetan, iazkoarekin alderatuta, ikus-entzunezko lanak bakarrik aurkeztu ahal izango dira, eta bideoak aurkezteko epea azaroaren 5era arte zabalik egongo da. Parte-hartzeko hiru kategoria daude: lehen kategorian, 12-13 urte bitarteko parte-hartzaileak izango dira; bigarren kategorian, 14-18 urte bitartekoak; eta hirugarrenean, 19-26 urte bitarteko gazteak. Urtero bezala, lehiaketan taldeka edo bakarka parte hartu daiteke (ikastetxe batek, gela batek, elkarte batek, eta abarrek izena eman dezake).