Eibarko Udala
2023/02/20 18:30-20:00

"Basauriko 11ak", Emakumeen Historiaren saio berria, Pagatxa Emakumeen Elkarteak antolatua

Portalea, Areto Nagusia

Datorren astelehenean, otsailaren 20an, 18: 30ean, Portalean, Emakumeen Historiaren saio berria egingo da, Pagatxak Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatua.

Saio berri honek duela berrogei urte abortuaren legea bultzatu zuen kasu historikoa ekarriko du gaur egunera arte; izan ere, Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen "Basauriko 11ak", mugimendu feministak aukeratutako izena, absolbitu zuen epaia, Espainian legez kanpoko abortua egitera behartuta zeuden emakume guztiei aurpegia jartzeko, beren bizitzak arriskuan jarriz.