Barrea bizitzarako baliabide bezala tailerra

Lacasiunek, Eibarko emakume latinoen elkartea, antolatutako ikastaroa izango da. 

Barrea bizitzarako baliabide bezala, tailerra

Ikastaro honek dugun onenarekin konektatzera eramango gaitu , gure esentziarekin, eta baita besteek duten hoberena errekonozitu eta ezagutzera. Jolasteko, ondo pasatzeko eta barnean lokartuta daramagun neskatila berreskuratzeko.

Helburuak:
-       Arazoen eta eguneroko krisi egoeren aurrean barrea errekurtso gisa erabiltzeko aspektuak ikustaraztea.
-       Umorearen erabileran entrenatzea, zailtasunei (subjektibitate femenino patriarkala) aurre egiteko erreminta gisa.
-       Barrea praktikatzea izango da helburua. Barrea zerk sortzen digun eta zerk ez, nola piztu gure barrea, eta zer behar dugun horretarako. Barrea, beste  inoren beharrik gabe pizten jakitea.

Tailerra urriaren 20an izango da, igandea, Portalean. 10:00etatik, 12:30era eta 16:00etatik, 20:30era.

Izen emateko azken eguna urriaren 16a izango da.

Izen ematea Andretxean egingo da emailez, telefonoz edo whatsappez. 943 70 08 28 andretxea@eibar.eus 688 85 34 40.

Tailerra doanik eta gaztelaniaz izango da.

Noiz 2019/10/20
10:00 - 20:30
Non Portalea
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal