- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/artean-ix-ikasgune-feminista
- Artean- Ix Ikasgune Feminista
- 2023-04-27T18:00:00+02:00
- 2023-04-27T20:00:00+02:00
Artean- Ix Ikasgune Feminista
Andretxea
Artean- Ix Ikasgune Feministak askotariko emakumeen artean bidea egin, ikasi, baliabide eta tresnak landu eta eskuratzeko gune bat osatzea du helburu.
Elkarrekin harremanetan jartzeko eta antolatzeko modu feministen bila dabiltzan emakumeentzat, gune feminista, ez feminista, misto zein ez, formal edo informaletik datozenentzako. Errespetu eta konfidantzaz, giro onean egindako espazioa. Bizipenetan oinarritutako proposamen eta dinamika/jolas parte hartzaileen bidez, elkarrekin konpartituz. Ahaldunduz, dakiguna balioan jarriz eta behar duguna sortuz. Lagunduta eta Guatemala eta Euskal Herriko esperientziak eta ezagutzak partekatuz. Espazio zainduak, goxotasunetik eraiki edo eraldatuko ditugunak eta Eibar eta Ermua artean egingo dena. Espazio eleanitza izango da non, Euskara eta guztion jatorrizko hizkuntzen presentziari garrantzia eman eta guztion parte hartzea bermatzeko neurriak hartuko diren.
Noiz: Apirilak 27, 18:00-20:00
Non: Andretxea (Isasi Kalea 11)