- https://www.eibar.eus/eu/berdintasuna-andretxea/agenda/antzezlana-zanbuila-1
- Antzezlana: Zanbuila
- 2026-03-04T19:00:00+01:00
- 2026-03-04T20:30:00+01:00
- MARTXOAK 8KO LANTALDEA
Antzezlana: Zanbuila
Coliseoa
Itziarri, gau batean izozkailutik arraina ateratzera joan eta lurrera eroriko zaio. Arrain izoztua jaustean, bitan zatituko da: burua alde batetik, isatsa bestetik, eta erdian arrautza ugari. Horiek ere izoztuta. Gure protagonista shock egoeran geratuko da, bera ere bitan banatuta. Izoztuta dituen bere obuluez gogoratu, eta sofan eseriko da.
Telebista piztuko du, arrain eta arrantza-dokumentalak ikusten hasiko da gertatu denari erantzun bat aurkitu nahian. Une horretan bertan: “Din-Don!!!”, goiko Maritxu eskuetan berdel bat zintzilik duela. Hemen dauka erantzuna: herriko emakumeak dira Itziar salbatuko duten sarea. Antzezlan honetan kostaldeko hainbat emakumerekin izan ditugun elkarrizketen ondorioz, euren historia kontatzea beharrezkoa dela sentitu dugu. Hori da “Zanbuila”, ikusi eta entzuten ez diren emakumeen aurpegi eta ahotsak plazaratzea.
Urteetan euskal kostaldeko herriaren sostengu izan direnei omenaldia egingo diegu. Azken finean, izan zirelako gara. “Zanbuila” antzezlana 3 aktorek sortu eta antzeztuko dugu.
Umorea, poesia eta erritmoa erabiliz bidaia hunkigarri batean murgilduko gara, istorio errealak oinarri izanik; kresal usaina darion fikziozko ikuskizuna izango da, pertsonaia ugari dituena.
Euskaraz