Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean antzezlana

Adela eta Martirio Bernarda Alabaren Etxean helduentzako sorkuntza kolektiboko antzerki-proiektua da, García Lorcaren "la Casa de Bernarda Alba" -n oinarritua.

"Garcia Lorcaren klasikoa gaur egun nola ulertzen dugunera hurbildu nahi dugu. Guk ditugun erreferente bisual, musikal eta kulturaletik egiten dugu egokitzapena. Egungo erreferenteak eta klasikoak uztartuz. Umore ukituak dituen drama bat da, musikal bat, groteskoa eta poetikoa. Tragikomedia abestu eta bisualki deigarria da, mundu itxi, sakon eta itogarria gogora ekarriz eta grima eragin dezakeen arren erakarpen handia sortzen duena".

Aktoreak: Irene Hernando eta Nerea Ariznabarreta

Zuzendaritza: Saioa Iribarren

Hizkuntza: Euskaraz

Noiz 2020/11/24
19:00 - 20:30
Non Coliseo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal