Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zuhaitz Eguna 2014: Udalaren esker ona

2014/03/17

Eibarko udalak atzo, domekan, jaiegun eta kontzientziazio egun horretan parte hartu zuen berrehun pertsonatik gorako jende taldeari eskerrik beroena azaldu nahi dio, eta baita Eibarko Klub Deportiboari ere, ekitaldian eman zuen laguntzagatik.

Basoen Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean izango denez, hainbat jarduera antolatu dira egunotan: Zuhaitz Eguna; landare, lore eta arbolen azoka eta umeendako "Landaketa Tailer"a.

 Eibarko udalak, Debemen eta Debegesarekin batera, ekitaldi horietan parte hartu duten herritar guztiei eskerrik beroena eman nahi diete, eta bereziki, domekan, Zuhaitz Egunean parte hartu zuen berrehun pertsonatik gorako jende talde handi horri; baita Eibarko Klub Deportiboari ere, ekitaldian eman zuen laguntzagatik.  Jaiegun eta kontzientziazio egun horretan, bertaratutakoek -batik bat umeak eta familiak- Usartza aldean bertako arbolak sartu zituzten.  Guztira 40 zuhaitz landatu edo sartu ziren, 20 pago eta 20 lizar. 

Ekitaldi guzti hauek duten helburu nagusia arbolen eta zuhaitzen balioaz hiritarrak jabetzea da, natura zaintzea eta gordetzea, arbolek eta basoek gure bizimoduan eta lurraren jasangarritasunean duten garrantziaz ohartzea.