Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zapatuetako tailerrak

2012/09/21

Irailaren 24tik aurrera zapatuetako tailerretan izena emateko aukera izango duzu. Hiru tailer ezberdin antolatu dira haurrak ikasten duten ikasturtearen arabera.

Irailaren 24tik aurrera zapatuetako tailerretan izen emateko aukera izango duzu. Aurten jostailuak, Hip-Hop kale dantza eta zientziazko experimentuak osatuko dituzte gure eskaintza. Ikasturtearen arabera tailer bat edo beste egin ahal izango duzu.

Haur hezkuntzako 3. mailakoak eta lehen hezkuntzako 1go eta 2. mailakoak JOSTAILUAK egingo dituzte pasta moldagarria erabiliz.

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak HIP-HOP kale dantza tailerra izango dute. Adi egon, tailer honetan parte hartzeko izen ematea PEGORAn egin beharko duzue. Ikastaro honen matrikula orria bertan eskura dezakezu. Tailer honen kudeaketaren arauak esteka honetan lortu ahal izango dituzu.

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak ZIENTZIAKO EXPERIMENTUAK izango dituzte.

Tailerren izen emateko epeak eta arauak erantsita azaltzen diren dokumentuetan ikusi ahal izango dituzue.

Animatu zaitezte parte hartzera!