Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Zamora" gaitzizenen lehiaketako irabazlea

"Zamora" gaitzizenen lehiaketako irabazlea

Zamoraren familiakoak

2015/03/07

Ana Moya izan da Eibarko Udalak Udal Euskaltegiarekin eta AEKrekin lankidetzan antolatutako gaitzizenen lehiaketaren irabazlea.

"Zamora" gaitzizenak izan du botu gehien lehiaketan eta ondoroz Ana Moya izan da garailea. Ana "Zamora"ren biloba da eta berak kontatu digu bere birraitonaren gaitzizenaren jatorria.

Lehiaketan97 lagunek hartu dute parte eta 84 gaitzizen desberdin aurkeztu dituzte. Botu dexente jaso dituzten beste gaitzizen batzuk ere izan dira: Parlebu, Okelia, Maria Titiritaña, Kipulio...