Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zabalik dago Arane eta Errekatxu arteko bidea

2019/04/16

Hilabetez lanean jardun ondoren, egonkortu egin da ezponda, irizpide teknikoei jarraituta.

Arane eta Errekatxu arteko bidea zabalik dago atzo arratsaldetik,  bai ibilgailuentzako bai oinezkoentzako, hilabetez bertako mendi-magala bermatzeko lanetan jardun ondoren; izan ere, urtarrilen, euriteen ondorioz, lur-jausi bat egon zen bertan.  

Ezponda egonkortzeko lanak martxoaren erdialdean hasi ziren eta hilabetez lanean jardun dute behin betiko soluzio bat emateko.

Joan den urtarrilean lur-jausi bat gertatu zen Aranen, galtzadaren zati handia hartu zuena. Hainbat astez, Udala soluzio baten bila aritu zen; horretarako, azterketak eta bilerak egin ziren lursailen jabeen eta Udalaren artean, soluzio teknikoa konplexua zelako, eta helburua zen berriz ere ez zela luizirik izango ziurtatzea eta aldi berean pertsonen segurtasuna bermatzea.

Urtarrilaren amaiera, egun horietan izan ziren euriteen ondorioz ezpondaren buruan lur-jausia gertatu zenean, lur eta harri pila bat jausi ziren errepide gainera, eta kalea ixteko erabakia hartu behar izan zuten.

Udalaren argibideei jarraituz, jabetza istripuaren egunetik beretik hasi zen lanean behin betiko soluzio bat topatzeko ezpondaren arazoari; izan ere, aurretik ere izan ziren beste luizi batzuk.