Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Euskadi-Galizia Jardunaldiak hasi dira, Allarizeko “La Unión” musika-bandak Eibarren eta Ermuan eskaini dituen kontzertuekin

2016/07/18

Abuztuaren 12tik 14ra bitartean Allarizen (Ourense) izango diren Jardunaldien osagai nagusiak kultura, kirola eta gastronomia dira. Aldez aurretik, eta abuztuko ekitaldiak aurkezteko asmoz, larunbatean, uztailak 16, "La Unión" musika-banda ourensearrak bi kontzertu eskaini zituen, bata Eibarren eta bestea Ermuan.

Abuztuaren 12tik 14ra bitartean Allarizen (Ourense) ospatuko diren I. Euskadi-Galizia Jardunaldiak Eibar eta Ermua udalerriak hartuko dituzte protagonista eta ohorezko gonbidatu gisa. Antolatu diren emanaldiak zein jardunaldiak Allarizek Eibar eta Ermuarekin daukan lotura sendotik sortu dira. Asmoa, egindako harrerarengatik, Galiziatik Eibar eta Ermura lanera etorritako pertsonen esker ona azaltzeko zein gizon eta emakume horiei hemengo herrien garapenaren alde egindakoa aitortzea litzateke.

Larunbatean eskaini ziren kontzertuak eta abuztuko Jardunaldiak aurkeztu zituzten Miguel de los Toyos Eibarko alkateak, Carlos Totorika Ermuko alkateak eta Francisco Garcia Allarizeko alkateak.

Jardunaldiak Allarizen ospatuko dira abuztuaren 12tik 14ra bitartean, egitarau ofiziala zehaztuta ez dagoen arren. Abuztuaren 13an, Ernesto Ezpeleta Bihurriren eskutik egingo den herri kirol erakustaldia eta Mugi Panderoa trikitixa talde eibartarrak girotuko duen erromeria izango dira. Horrez gain, hiru udalerriek parte hartuko duten ekitaldi instituzionala izango da.

Kontzertuak Eibarren eta Ermuan

Aldez aurretik, Allarizeko “La Unión” musika-bandak kontzertu bana eskainiko zuen larunbatean, uztailaren 16an, Eibarren eta Ermuan, Euskadi eta Frantziako hainbat herritan kontzertuak emateko biran. Ermuko kontzertua, 13:00etan, Orbe Kardenalaren plazan izan zen eta iluntzeko 20:00etan Eibarren, Untzaga plazan. Kontzertuetarako prestatu zuten programa, bestalde, honako hauek osatu zuten: “Musica y poble” (Ferrer Serra), “Medley-boleros” (Bernaerst-en konponketa), “Aurora” (Oscar Sempere Frances), “Ars-Amandi” (Oscar Sempere Frances), “Cuero y caña” (Oscar Sempere Frances), “Banda sabrosa” (Marcela Sousa), “Medley parti” (hainbat egile) eta “O caeiro” (Felixindo Perez).