Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

XII. Juan San Martin Beka deialdia argitaratu da

2015/05/07

XII. Juan San Martin Bekaren gaia ETNOLOGIA da. Beka honetarako deialdia bi urtetik behin kaleratzen da, eta helburua euskarazko ikerketa lanak sustatzea da. Bekaren zenbatekoa 9.000 € da.

Juan San Martin beka Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan.

Beka honen bidez Juan San Martinek bere bizitzan zehar landu zituen gaiak ikertu nahi dira. 2015eko deialdian ETNOLOGIA izango da bekaren ikerketa-lanaren gaia.

Beka honetara ikerketa proiektua aurkeztu nahi dutenek eskaera 2015eko irailaren 1etik urriaren 9ra bitartean egin beharko dute Pegoran (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan).

Ikusi HEMEN oinarriak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.