Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Womenekin", emakume ekintzaileen topagunea, datorren asteartean, abenduaren 15ean, egingo da Armeria Eskolan

"Womenekin" ekimenaren aurkezpena.

"Womenekin" ekimenaren aurkezpena.

2020/12/10

Emakumeen ekintzailetza bultzatzea helburu duen ekitaldia 18:00etan hasiko da. Ekimena Ekingunek antolatu du, Rural Kutxa, Armeria Eskola eta Eibarko Udalarekin elkarlanean.

Datorren asteartean, abenduaren 15ean, "Womenekin" ekitaldiaren edizio berri bat egingo da Armeria Eskolan, 18:00etan, "Emakumeok ezin dugu egin... zer?" lelopean. Ekimena gaur goizean aurkeztu dute Eibarko udaletxean Patricia Arrizabalaga Berdintasun zinegotziak, Leire Berasaluce Amuategi Sare-Translationseko kideetako batek eta Gonzalo Soto Escudero Caja Rural de Navarrako Inicia-Ekintzaileak programaren arduradunak.

Helburu nagusia, aurten ere, emakumeen ekintzailetza babestea da, emakume ekintzaileen arteko topagune eta lotura bat eskaintzea eta emakumeen esperientziak hurbilagotik ezagutzea, hainbat sektoretan ekintzailetza-bideak eginez (artea, kirola, enpresa, gizarte-zerbitzuak, industria...).

Amaiur Mayo, Natividad Garcia eta Marta Prol izango dira aurtengo protagonistak. Datorren astearteko ekitaldian, emakume ekintzaile horien arrakasta kasuak hurbiletik ezagutzeko aukera izango da, baita izan dituzten zailtasun nagusiak eta etorkizuneko ikuspegia ere.

Lorea Arakistain kazetari eibartarrak moderatuko du topaketa, eta mahai-inguru batean gonbidatuei galderak egingo dizkie, bertaratutakoek beren galdera eta ekarpenekin parte har dezaten. 

Ekitaldira joan nahi duten guztiek bertaratuko direla baieztatu beharko dute ekingune@ekingune.com-era mezu bat bidaliz. Halaber, ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, eta, horretarako, Ekinguneren plataformara sartzeko esteka bat eskatu beharko da, formulario bat betez, haren webgunearen bidez.