Wifi berria inauguratu da: internet doan Eibarko leku jakin batzuetan.
“Eibar WIFI” sareak konexioa herriko gune bitan eskaintzen du; gure herriko plaza eta kaleetan 10 wifi-puntu daude, banderolak jarri diren lekuetan hain zuzen ere. Sartzeko, wifi puntu batetik gertu dagoen leku batean jarri, aurkitu seinalea hari gabeko zure gailutik eta konektatu Internetera. Eibarko udalak doan eskainiko die Internet-erako sarbidea herritarrei eta bisitariei, herriko auzo bitan jarritako 10 wifi-puntu horietatik. Eibarko udalak eta Gowex enpresak hartu duten akordioa zerbitzua “kalean bertan” eskaintzekoa da; beraz erabiltzaileek doan nabigatu ahal izango dute herriko leku esanguratsu hauetan: Juan Gisasola kalean, Untzaga plazan edo Eibarko Txikito kalean besteak beste. Eibarko alkateak, Miguel de los Toyos-ek hauxe aipatu zuen: “hauxe da hiritarrak itxoiten zeuden proiektua, eta proiektua gauzatzen denbora asko pasatu bada izan da konplexutasun juridiko handia duelako. Lehenengo esperientzia hau Eibarko leku gehiagotara hedatu nahi dugu, wifi-a jarri ahal den lekuetara, esate baterako Amañako pasealekuan eta auzoetako parkeetan jarri nahi dugu."
Sarea ustiatzeko eredua.
Herriko Wifi-sarera sartzeko modu bi dauzkate herritarrek eta bisitariek. Aurrenekoa, zerbitzu unibertsala eta doakoa da; hor, nahi duena sar daiteke Eibar Wifi-an eta Interneteko sarbideaz goza dezake 512 KBko abiadurarekin eguneko 24 orduetan. Bigaren aukera Premium dugu (datorren martxotik aurrera): hilean 8 euroko tarifa finkoa ezartzen da inongo mugarik gabe 3 Mbps-eko abiadura batekin. Kasu bietan, erregistroak Datuak babesteko Lege Organikoak esandakora egokitzen dira eta sare hauetarako Telekomunikazioetarako Merkatuaren Batzordeak ezarritako baldintza guztiak zehatz betetzen dituzte. Gainera Eibarko Wifi-aren erabiltzaile guztiek doan sartzeko aukera izango dute hemengo erabiltzaile eta pasahitz berberarekin Gowex enpresak hainbat hiritan martxan dituen sareetan: Madrilen, Avilésen, Mieresen, Ourensen, Malagan, Granadan, Burgosen...Hau da; Espainiako 30 Wifi-hirietan ibiltzeko aukera.
Nola dabil sarea.
Sarean sartzeko, wifi puntu batetik gertu dagoen leku batean jarri beharko da erabiltzailea, seinalea hari gabeko gailuan bilatu (portatilak, kontsolak, smartphoneak...) eta Internetera konektatu. Sarean sartzeko egiaztapen/sarrera ataria WILOC da, Gowex enpresaren publizitate-plataforma geo-bilagailua, erabiltzaileari, wifi-puntuaren lokalizazioari esker, konektatzen den lekuaren inguruan dauden zerbitzuen eta interesa duten tokien berri ematen diona. Gailuan balidazio ataria kargatu ondoren, herritarrek eta bisitariek egin behar duten gauza bakarra erregistratzea da, eta hori egin eta segituen erabiltzaile-izena eta pasahitza helduko zaie, euren emailera eta telefonora, SMS bidez.Hiritarrek Pegoran dute azalpen orria.
Hona hemen hiriko wifi puntuak:Untzaga plaza 1, Isasi kalea 1, Eibarko txikito kalea 1, Juan Gisasola kalea 2, Juan Gisasola kalea 12, Sostoatarren kalea, Urkizu pasealekua, Urkizu pasealekua 24 eta Barakaldo kalea 1.