Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Urriaren 26an jakingo da zeintzuk diren On Ekin enpresa-ideia eta -proiektuen lehiaketako irabazleak

Irudian, Jon Iraola Eibarko alkateak, Vanessa Hortas Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Prestakuntza Saileko zinegotzia, Elena Gisasola Ekinguneko presidentea eta Leire Berasaluze elkarteko zuzendaria.

Irudian, Jon Iraola Eibarko alkateak, Vanessa Hortas Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Prestakuntza Saileko zinegotzia, Elena Gisasola Ekinguneko presidentea eta Leire Berasaluze elkarteko zuzendaria.

2023/10/20

11. edizioak 16 proposamen jaso ditu hainbat arlotakoak, hala nola elikadura, osasuna edo turismoa. Epaimahaiak, eragile ekonomiko eta sozialez osatua, On Ekin Sariaren irabazlea zein den erabakiko du, eta ekimenera bertaratzen direnek Herri Epaimahairen Saria emango dute.

Urriaren 26an Errebal Plazan egingo den ekitaldian erabakiko da zein den On Ekin ideia eta proiektu enpresarialen 11. edizioaren irabazlea. Lehiaketa Ekingunek antolatzen du, pertsona ekintzaileen arteko lankidetza eta sustapenerako elkarteak, eta zera du helburu: merkatuan funtziona dezaketen negozio-kontzeptuak dituzten pertsonen eta enpresen ekimenak bultzatzea.

Jon Iraola Eibarko alkateak eta Vanessa Hortas Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Prestakuntza Saileko zinegotziak gaur goizean aurkeztu dute On Ekin lehiaketaren 11. edizioari amaiera emango dion ekitaldia, Elena Gisasola Ekinguneko presidentearekin eta Leire Berasaluze elkarteko zuzendariarekin batera.

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren zortzian amaitu zen. Guztira 16 ideia eta proiektu aurkeztu ziren, denak ere oso arlo ezberdinekoak: elikadura, osasuna eta ongizatea, kirola, osagarriak, zerbitzuak, turismoa edo app-ak. Bigarren fasea urriaren 26an Errebal Plazan egingo dena izango da. Bertako ekimenean hitzaldi bat eta afari bat egingo dira, eta On Ekin Sariaren eta Herri Epai-mahaiaren Sariaren irabazleak zein diren adieraziko da.

19:00etan ongi-etorria egingo zaie bertaratutakoei eta photocall bat egingo da. Ondoren, Nagore García Sainz aholkulari, komunikazio-prestatzaile eta sektore sozialean adituak honako hitzaldi hau emango du: «¿Cómo conseguir comunicar tu proyecto para conseguir impacto positivo?». 20:00etan hautagaiek beren ideia eta proiektuak aurkeztu eta gero, irabazleen izenak esango dira. Eragile ekonomiko eta sozialez osatutako epai-mahiak erabakiko du zeinek eramango duen 2.000 euroko On Ekin 11. Saria. Bestalde, ekimenera joaten direnek botoa emango dute Herri Epai-mahaiaren 1.000 euroko Saria hautatzeko; sari horri 5 euro gehituko zaizkio ekimenera joateko egindako izen-emate bakoitzeko. Sari-banaketa afariaren ondoren egingo da, eta ekitaldia 23:00etan amaituko da, familia-argazki batekin.

Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik https://ekingune.com/on-ekin webgunean.