Uni Encounter ekimenak parte-hartze garrantzitsua eta emaitza onak izan zituen, jarduera presentzialak berreskuratuta
Uni Encounter ekimenaren azken edizioa otsailaren amaieran egin zen eta bertan informatikaren eta teknologia berrien hainbat alderdi jorratu ziren; ekitaldiak arrakasta handia izan zuen, bai parte-hartzaileen aldetik, bai jarduera aldetik ere. Azpimarratu behar da, gainera, aurten ekitaldi presentzial batzuk berreskuratu direla; iaz pandemia dela-eta bertan behera geratu ziren.
Ekimenean —Uni Eibar-Ermuak eta Alex Robleñok antolatua, Udalaren Ekonomia Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailarekin batera— hainbat jarduera antolatu ziren, hitzaldiak, ordenagailu-, bideokontsola- eta mugikor-jokoak, taldeen arteko lehiak, erronkak zibersegurtasunean, eta bestelako jarduera batzuk, dibulgatiboak, teknikoak zein ludikoak. Jendeak bai presentzialki bai modu digitalean parte hartu zuen.
Aurrez aurre 70 bat pertsonak parte hartu zuten ekimenaren bi egunetan. Parte-hartze digitalari dagokionez, Discord plataforma erabili zen, eta lortu zen 153 pertsonak parte hartzea. Gainera, webguneak 340 erabiltzaile izan zituen 623 saiotan zehar.
Ekimenean, halaber, ikus-entzunezko 10 orduko edukia emititu eta grabatu zen. Formatu hibridoa (presentziala eta birtuala) dela-eta, zuzenean jarraitu ahal izan zen Twitch bidez, eta, ondoren, eduki bakoitzerako propio eratutako saioak sortu ziren Discord plataformaren barruan. Ikusleen datuak 2.750 eta 3.200 artean daude.
Aurreko edizioetan egin izan den bezala, jardunaldietan IKTekin eta zibersegurtasunarekin lotutako gaiak landu ziren. UniEncounter posizionatzen ari da gai horretan, eta adituak ekarri ziren eta zibersegurtasuneko erronka espezializatu batean lan egin ahal izan zen. Jarduera horretan, 10 talderen soluzioak jaso ziren, eta horrek esan nahi du 20 pertsona baino gehiagok parte hartu zutela.
IKTen arloan, azpimarratzekoa da Uni-ren eta Hego Koreako entitate baten artean sortu den lankidetza-hitzarmena, ikasleek praktikak bertan egin ahal izan ditzaten; gainera, Hego Korean oinarritutako teknologia-arloko enpresetako garatzaileen lan-poltsa batean sartu ahalko dira.
Baloratu behar den beste alderdi bat da azken edizio hauek Eibar bilakatu dutela horrelako ekimenen erreferente, eta era guztietako eragileen interesa sortarazi. Horren harira, eta hainbat aukera baloratu ondoren, Uni akordio batera iritsi da Herbehereetako Horizon College-rekin Encounter ekimenaren antzeko proiektu bat aurrera eramateko, zeinean bai Uni-ko irakasleak bai sustatzaile batzuk ere —esaterako, Alex Robleño—, presentzialki egongo diren ebentua laguntzen eta antolatzen, maiatzaren 9an eta 15ean.
Kirol elektronikoei eta entretenimenduari buruzko jarduerei dagokienez, parte hartzea nabarmena izan zen.
Uni Encounter ekimenaren antolatzaileek zera esan dute: “Urte hauetan egindako lanak erreferente bihurtu gaitu, ez bakarrik nazio mailan, baita nazioartean ere, eta era guztietako eragileen interesa sortu du. Hortaz, jarraituko dugu lan egiten taldea eta komunitatea garatzen, horixe baita aktiborik garrantzitsuenetako bat; eta jarraituko dugu ere kritikoak eta estrategikoak izaten, Uni Encounterrek segi dezan aurrera egiten eta topagune bat izaten, eta Eibarrentzat jarduera berriak eta aberastasuna sortzen”.