Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udaltzaingoaren bi auto elektriko berriek desfibriladoreak edukiko dituzte

Udalak erositako ibilgailu elektriko berri baten irudia.

Udalak erositako ibilgailu elektriko berri baten irudia.

2021/08/11

Modu horretan, agenteek azkar eta eraginkortasunez esku hartu ahalko dute bihotzeko arazoen larrialdietan.

Udalak urtarrilean eskuratu zituen bi patruila-kotxeek desfibriladoreak edukiko dituzte hemendik aurrera. Ekipamendu hau aurreikusita zegoen jada autoak erosi zirenean, eta, dotazio hauen bidez, kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko aukera egongo da.

Desfibriladoreekin udaltzainek esku-hartze azkar eta eraginkor bat egin ahal izango dute larrialdietako kasuetan.  Aparatuek sentsore batzuk dituzte bihotz-erritmoa aztertu eta adierazten dutenak zer unetan eta zer intentsitaterekin aplikatu behar den deskarga bat, bihotz-erritmo ohikoa berrezartzeko arazo kardiobaskular larrien kasuan.

Udaltzaingoaren ibilgailuetan desfibriladoreak jartzea, ekipamendu horiek herriko hainbat lekutan ezartzeko udal planaren parte da. Agenteek formakuntza jaso dute aparatuak modu egokian erabili ahal izateko.

Desfibriladore berriak izango dituzten ibilgailu ehuneko ehun elektriko biak joan den urtarrilean erosi zituen Udalak renting (alokairua) erregimenean; Nissan markakoak dira, Leaf modelokoak, eta prest dute beharrezkoa den ekipamendu guztia Udaltzaingoak erabiltzeko. Haiek errekargatzeko, udaletxeko alboetako batean dago hornidura elektrikoko puntuetako bat.

Energia elektrikoarekin funtzionatzen duten bi patruila-auto hauek erostea Udalak ingurumenarekin duen apustuaren eta konpromisoaren barruan kokatzen da, udal-zerbitzuetan energia-efizientziarako sistemak pixkanaka ezarriz.