Udalaren telefono-zerbitzua etenda egongo da ordu batzuetan
Udalaren jardun-eremu guztietako telekomunikazio-sistemaren egokitzapen lanak egin behar direnez, abisu hau eman nahi diegu herritarrei: bihar, urtarrilak 16, osteguna, udalaren telefono-zerbitzua eten egingo da arratsaldeko ordu bietan (14.00) eta ezin izango da kanpoko deirik jaso ostiral arte, hilaren 17ko goizeko 8ak (8.00) arte.
Udal zerbitzu batek berak ere ez du telefono-zerbitzurik izango; ezta Udaltzaingoak ere. Udaltzaingoarekin hartu emanean jarri nahiez gero, deitu SOS DEIAK erakundearen telefonora (112); emisora bidez pasatuko dizkigu abisuak.
Telefonoa da etenda geratzen den gauza bakarra; ez dio ezertan eragiten jendea hartzeko udalak duen ohiko ordutegiari.
Egin beharrean gauden lan horiek ekar diezazueketen kalteengatik barkamena eskatzen dizuegu zuei guztioi.