Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalaren adierazpena, aurreko asteburuan Hernanin jokatutako Emakumeen Ohorezko Kadeteen futbol partiduan izandako gertaeren aurrean

2018/03/28

Aurreko asteburuan Hernanin jokatutako Emakumeen Ohorezko Kadeteen futbol partiduan izandako gertaeren aurrean, Eibarko Udaleko Talde politiko guztiek honako adierazpen hauek egin nahi dituzte:

  • Irmotasun osoz gaitzesten ditugu Eibar Kirol Elkarteko jokalarien guraso taldeko pertsona gutxi batzuek arbitroari egindako irainak –horietako batzuk matxista tankerakoak— partidua jokatzen ari zen bitartean, baita amaieran ere.
  • Horrelako jokabideek ez dute laguntzen guk beti defendatu izan ditugun errespetuaren, adiskidetasunaren eta joko garbiaren bezalako balioak sustatzen, ezta berdintasuna bultzatzen kirolaren bitartez ere.
  • Gertaera desatseginen protagonista den guraso talde txikia ez da Klub edo Elkarteko kide, eta ez da gure hiriak dauzkan balioen eta bertako irudiaren ordezkari. Hala, bi erakundeok konpromisoa adierazi dugu, –bakoitzari dagokion esparruan–, beharrezkoak diren neurriak hartzeko antzeko gertaerak berriz gerta ez daitezen.
  • Elkartasuna adierazten diogu irainak jasan dituen arbitroari, baita estamentu arbitralari ere, orokorrean, behe-mailako kategorietan, batez ere; izan ere, lehiaren gainetik, bertan gailendu behar direlako afizioa, formakuntza balioetan eta adiskidetasuna.