Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak 'Zaindu Zaitez' bonu-kanpaina berri bat jarriko du martxan laster, Eibarko dendetan erosteko xedez

 'Zaindu zaitez' ekimenaren irudia.

'Zaindu zaitez' ekimenaren irudia.

2021/04/20

EMGIrekin lankidetzan egingo da, eta osasunaren, irudi pertsonalaren eta ekipamendu pertsonalaren arloko establezimenduei zuzenduta egongo da. Bat egin nahi duten establezimenduek apirilaren 19an hasi eta apirilaren 29ra arte egin dezakete eskabidea. Salgai jarriko diren 3.225 bonuetatik 2.805 Eibarren bizi diren pertsonentzat izango dira eta gainerako 420ak beste herri batzuetakoentzat.

Eibarko Udalak, zeinak 75.000 euro bideratuko baititu ekimen honetarako,  Eibar Merkataritza Gune Irekiarekin batera, ‘Zaindu Zaitez’ izeneko erosketa-bonu kanpaina berri bat jarriko du martxan, aurtengo maitatzetik ekainera bitartean.

3.225 bonu aterako dira kanpaina berri honetarako, eta hiru motatakoak izango dira: osasun arloko establezimenduentzat, irudi pertsonalaren arlokoentzat, eta ekipamendu pertsonalekoentzat. Bonuek 40 euroko prezioa dute eta 60 euroko balioa, eta bi erosketetan egin ahalko dira, bakoitza 30 eurokoa. Gutxienez 60 euroko bonu bat erosi beharko da.

Kanpaina honi atxiki nahi zaizkion establezimenduek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Eibarren finkatuta egoteaz gain, 50eti beherako langileak dituzten enpresak izan beharko dira, eta haien jarduera nagusia kanpainaren oinarrietan ezarritako epigraferen batean sartuta egon behar da.

Kanpainan sartzeko epea apirilaren 19an hasi da eta zabalik egongo da apirilaren 29ra arte. Horretarako, eskabidea bete eta Eibar Merkataritza Gune Irekiko bulegoan aurkeztu beharko dute. Eskabidea eskuragarri dago Udalaren www.eibar.eus webgunean, eta EMGIk duen webgunean: (www.nikeibarrenerostendot.eus)

Establezimenduek, gainera, betebehar batzuk izango dituzte:  erosleei ez zaie eskudirutan itzuliko erosketaren eta bonuaren balioaren arteko aldea; establezimendu bakoitzak erabakiko du zer epe eta modu jarriko dituen erositako ondasunak itzultzeko; eta konpromisoa hartzen du kanpainaren informazio-materialak hartu eta jartzeko.

Kanpaina honetarako, Udalak programari atxikitako establezimenduen kontsumo-ondasunak eta zerbitzuak erosteko bonuen benetako balioaren heren bat lagunduko du diruz. Salgai jarriko diren 3.225 bonuetatik 2.805 Eibarren bizi diren pertsonentzat izango dira eta gainerako 420ak beste herri batzuetako jendearentzat.

Bonuak eskuratzeko modua eta kanpainaren inguruko informazio gehiago laster emango da jakitera.