Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak Wellk aplikazioaren bidez egingo den 'Antxitxika Eibar: Klubak' erronka bota du

'Antxitxika Eibar: Klubak' erronkaren kartela.

'Antxitxika Eibar: Klubak' erronkaren kartela.

2023/04/20

Erronkaren helburua izango da erakustea zer klubek egiten dituen kilometro gehien jarduera fisikoa eginez. Aplikazioa deskargatzea eta parte-hartzea doakoa da eta dagoeneko herriko 11 klub/gimnasiok eman dute izena.

Eibarko Udalak ‘Antxitxika Eibar: Klubak’ erronka antolatu du, Wellk startup-arekin batera. Enpresa horrek eibartarren artean jarduera fisikoa sustatzea eta klub eta gimnasio desberdinetako pertsonen arteko interakzioa bultzatzea du helburu.

 “Herritarrei proposatzen diegun erronka berri honekin -adierazi du Jon Iraola alkateak- herritar guztien artean jarduera fisikoa modu erakargarri eta bizigarriagoan egitea sustatu nahi dugu. Horren harira, egitasmo hau kirolaren eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeren arteko sinkronia perfektua da”.

Desafioa apirilaren 27an hasi eta maiatzaren 25ean amaituko da. Hala, lehiari hasiera emateko, Udalak dei egiten die eibartarrei apirilaren 27an, 18:00etan, Untzaga plazara gerturatzeko, klubetako elastikoak jantzita, erronkaren lehen kilometroak Eibarko kaleetan barrena elkarrekin egiteko. Sariak egongo dira hurbiltzen diren pertsonentzat.

Parte-hartzaileek aukeratutako klubeko poltsa komunari kilometroak batuko dizkiote —ez da beharrezkoa harekin harremana izatea—, ahalik eta kilometro gehien batzeko helburuarekin.

Erronkan parte hartzeko honako pausoak eman beharko dira: 1) WELLK aplikazioa deskargatu; 2) App-ean erregistratu; 3) “Erronkak” atalean sartu (🏆 sinboloan sakatu); 4) Ekipoetan, “Talde batera batu”; eta 5) Zure klubaren kodea sartu.

Edozeinek parte hartu ahalko du doan inskribatuz, ekimenarekin bat egiten duten 11 klubetako edozein koderekin.  Hauxek dira klubetako bakoitzaren kodeak:  

  1. Eibartarrak Futbol taldea:  EIBARTARRAK.
  2. Eibarko Klub deportiboa:  DEPORTIBOA
  3. C.D. Ttatt:  TTATT
  4. URKI C.D:  URKI
  5. Eibarko Rugby Taldea: RUGBY
  6. Arima Galduak Jugger: ARIMAGALDUAK
  7. Eibarko “URBAT” Waterpolo K.E.:  URBAT
  8. Crossfit Eibar: CROSSFITEIBAR
  9. Bali Eibar: BALIEIBAR
  10. GoEibar: GOEIBAR
  11. EIBARKO ESKUBALOI TALDEA: ESKUBALOIA
  12. INDA TEAM: INDA

Kilometro gehien pilatzen dituen klubari 250 euroko saria emango dio Udalak, egiten duen jarduerarekin lotutako kirol-materiala erosteko. Eibarko dendetan erosteko bi bonu ere zozketatuko dira, 50 eurokoa bakoitza, kilometro gehien lortzen dituen klubeko parte-hartzaileen artean.

WELLK aplikazioa eskuragarri dago App Store-n eta Play Store-n, eta kilometroak gehitzen dituzten jarduera guztiak erregistratu ahal izango dira aplikazioaren bidez, GPS sistema propioaren bidez edo Apple Health, Google Fit, Fitbit eta Strava-rekin sinkronizatuta.

Aplikazioaren proiektua Udalak jarri zuen abian, WELLK startup-arekin eta BIC Gipuzkoaren lankidetzarekin batera, 2022ko martxoan. Aplikazio honekin, eibartarren artean jarduera fisikoaren praktika sustatzeaz gain, aurrera egin nahi da 2017-2027ko Eibarko Kirolaren Plan Estrategikoan ezarritako helburuetan.