Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak LED pantailak jarriko ditu herriko hiru tokitan AD Alcorcón eta Eibar KE taldeen arteko partidua ikusteko

2022/05/24

Pantailak Untzaga plazan, Urkizuko plazan eta Amañan jarriko dira, Tiburtzio Anitua kalearen hasieran.

Datorren igandean, iluntzeko 20:00etan, AD Alcorcón eta Eibar KE taldeek jokatuko duten partidak —zeinean talde armaginak Santander Ligara itzultzeko txartela lor dezakeen— ikusmin handia sortu duenez, Eibarko Udalak LED pantailak jarriko ditu hiriko hiru tokitan, zaleek partida zuzenean jarraitu ahal izan dezaten.

Pantailak Untzaga plazan, Urkizuko parkean eta Amañan, Tiburtzio Anitua kalearen hasieran, jarriko dira, Alcorconera partida ikustera joan ezin diren pertsona guztiek partidarekin disfrutatzeko.

Jon Iraola alkatearen hitzetan: “Badakigu igande honetako partida erabakigarria dela bai Klubarentzat bai herriarentzat oro har.  Eibartarrok batzen gaituen armaginen aldeko sentimenduak are eta garrantzitsuago egiten du.  Horregatik, joan den asteburuko partidaren emaitza jakin bezain laster, Alkatetzatik, Eibar FT taldearen bidez, Ligarekin jarri ginen harremanetan, jakiteko ea lege-baldintzek ahalbidetzen zuten pantailak jartzea, eta, oniritzia eskuratu bezain pronto, haiek jartzeko beharrezkoak diren tramiteak hasi ditugu."

Horren harira, zera esan du Iraolak: “Ez dugu nahi Eibarren geratu den inor partida zuzenean jarraitzeko aukerarik gabe lagatzea, eta, gainera, nahi duguna da eibartarrez inguratuta ikustea, denok elkarrekin, gure taldea animatzeko.”