Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak laster aterako du lizitaziora Jardiñeta 29, 31, 33 eta 35 zenbakietako igogailu publikoen eraikuntza

Udalak laster aterako du lizitaziora Jardiñeta 29, 31, 33 eta 35 zenbakietako igogailu publikoen eraikuntza

Jardiñetako 29. zenbakia.

2020/02/05

Behin betiko proiektua duela egun batzuk aurkeztu zen Obra Batzordean. Obrak 1.289.000 euroan (BEZa barne) aterako dira lizitaziora eta bederatzi hilabeteko epea dago lanak egiteko.

Jardiñeta auzoaren goialderako igogailuen proiektua gauzatzeko lanak —hurrenez hurren, kale horretako 29-31 eta 33-35 zenbakien artean kokatuko diren bi igogailu—, laster aterako dira lizitaziora, duela egun batzuk proiektua Udaleko Obra Batzordean aurkeztu ondoren. Obrak 1.289.736 euroan (BEZa barne) aterako dira lizitaziora eta lanek bederatzi hilabeteko epea izango dute.

Eibarko irisgarritasunaren hobekuntza-planaren barruan kokatua, proiektua Injelan enpresak idatzi du. Soluzioak bi igogailu aurreikusten ditu, bakoitza bloke baten parean, bata bestearekin eta Jardiñetarekin lotuak. Bai oinezkoentzako bideak bai igogailuak horman txertatuta geratuko dira, ingurunearekin bat eginez eta inpaktua gutxituz.

Igogailuek gaindituko dituzten altuerak 10,25 m-koak izango dira beheko igogailuaren kasuan eta 7,50 m-koak goiko igogailuan, eta batak zein besteak 630 k-ko ahalmena edukiko dute (8 pertsona).

Lanak egin bitartean, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziori eragingo zaio. Trafikoa desbideratu egingo da, oraingo errailaren zati bat eta pareko espaloian kokatutako aparkaleku batzuk okupatuz. Obrak hastean, esku-hartzearen gunerako sarbidea goiko parkingetik egingo da, eta inguruan dauden aparkaleku batzuk kendu beharko dira.

Jardiñeta kalean, zenbaki bakoitien aldeko espaloia itxita egongo da oinezkoentzat obren zatian. Ibilbidea pareko espaloira desbideratuko da, eta behin-behineko bi zebra-bide jarriko dira, bata 19 zenbakiaren ondoan eta bestea15 zenbakian.

Bi igogailu hauek egitea beste aurrerapauso bat da udalak auzokideekin duen konpromisoan; irisgarritasuna hobetzeko proposamena, bi aldeen artean izan ziren bilera batzuen emaitza da.

Jon Iraola Eibarko Udaleko Obra zinegotziaren hitzetan “Jardiñetako proiektu honekin, argi geratzen da beste behin konpromiso sendoa gure auzoetako irisgarritasuna hobetzeko, eta herritarrek beren bizi-kalitatea hobetzeko egindako eskariei erantzuteko. Orain, proiektuaren berri behar bezala emateko unea da, auzokideek jakin dezatela lehen eskutik zer egin nahi dugun, eta, aurrekontuak ditugunean, obrak lizitaziora atera lehenbailehen hasteko. “

Gaur egun, 29-31 blokeak ibilgailuen sarbide zuzena du aparkaleku txiki batetik. Puntu horretatik ere irits daiteke 33-35 blokera eskailera batzuetatik, zeinek bi blokeen artean dagoen 7,70 m-ko kota-aldea gainditzen duten. 33-35 blokeak, bestalde, ez du ibilgailuentzako sarbiderik, eta eskaileretatik bakarrik joan daiteke bertara.