Eibarko Udala

Udalak lanean dihardu Juan Antonio Mogeleko igogailua lehenbailehen martxan jartzeko

2019/04/15
Miguel de los Toyos alkateak bilerak izan ditu matxuran inplikatutako aldeekin; akatsaren jatorria ez zen Udalaren errua izan, baizik eta Iberdrolarena, argindarra aktibatzean gainkarga bat izan baitzen.

Alkatetzak lanean dihardu eta beharrezkoak diren gestio guztiak egiten ari da Juan Antonio Mogeleko igogailu publikoa konpondu eta ahalik eta azkarren martxan jartzeko. Gestio zailak izaten ari dira matxura konpontzeko lanen zailtasunagatik.

Akatsaren jatorria joan den otsailean gertatu zen, argindarra moztean. Iberdrolak argia moztu zuen inguru horretan. Hornidurari berriz ekitean akats baten eraginez gainkarga elektriko bat gertatu zen, eta nahiko kalte handiak eragin zituen ingurune hartan, bai etxeetako tresna elektrikoetan bai bide publikoko instalazioetan.

Instalazio kaltetuena futbol-zelaiaren ondoan kokatutako Mogeleko igogailua izan zen. Igogailuaren ia sistema elektriko guztiari eragin zioten kalteek, bai panelei bai pieza espezifikoei, eta instalazioa oso hondatuta geratu zen. Une horretatik, Udala Iberdrolarekin jarri zen harremanetan matxuraren erantzukizunak ezartzeko, hura zehazteko, kuantifikatzeko eta konponbide bat emateko.

Iberdrolak oniritzia eman eta ardura bere gain hartu ondoren, Udalak planifikazio bat egingo du laster instalazioaren mantentze-lanez arduratzen den enpresarekin batera, kontuan izanik igogailuaren fabrikazio eta entrega-sistemen epeak; izan ere, konplexutasun handiko matxura bat da eta beharrezkoa da igogailu modelo horretarako piezak fabrikatzea, ez baitira sailean egiten.

Udalak espero du inplikatutako aldeekiko bilerak Aste Santuaren ostean izatea, hala, planifikazioa bat egin eta auzotarrei jakinarazteko.

Sortutako egoeraren aurrean, Miguel de los Toyos alkateak ziurtatu du jakitun dela "zer garrantzitsua den zerbitzu hau auzoko bizilagunentzat; hortik Udalaren ardura eta auzoak eskatzen duen informazioa eskaintzeko premia".

Halaber, Miguel de los Toyosek azaldu du “nahiz eta Udalak ez duen izan inolako errurik matxura larri honetan, ahaleginak egiten ari gara nork bere erantzukizunak har ditzan eta arazo hau ahalik eta azkarren konpon dadin”.