Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak landaketa berria egiteko jardinetatik erretiratu diren sasoiko loreak doan banatuko ditu lehen aldiz

Artxiboko irudia.

Artxiboko irudia.

2023/05/29

Asteazkenean, maiatzak 31, San Andres parrokiako plazan banatuko dira eliza inguruko eta Bidebarrietako jardinguneetatik kendutako loreak. Doan emango diren loreak neguko sasoian landatu zirenak dira, eta orain udakoak jartzeko kendu direnak.

Eibarko Udalak urtean bitan, udaberriko eta neguko denboraldietan, erretiratzen ditu lore-multzoak hiriko hainbat tokitatik lorategietan lore berriak landatzeko, urtaro bakoitzeko klimatologiari egokitutako espezie indartsuagoak jartzeko xedez.

Orain arte, kentzen ziren loreak bota egiten ziren.  Hala ere, hemendik aurrera Udalak bigarren bizitza bat eman nahi die lore horiei; izan ere, egoera onean daudenez, birlandatu egin daitezke eibartarren etxeetan.

Era horretan, jardinetatik ateratzen diren lore eta landareen doako banaketa egingo da.  

Jon Iraola jarduneko alkateak zera esan du: "Neurri honekin erantzuna ematen diogu lore horiek errekuperatzeko interesa duten pertsonek egindako eskaerari, eta, horrekin batera, bigarren aukera bat ematen diegu landareei, hala, beste leku batzuetan egoten jarrai dezaten".

Horretarako, interesa dutenak San Andres parrokiako plazara joan ahalko dira, asteazken honetan, maiatzak 31, 11:00ak eta 13:00ak bitartean, edo loreak agortu arte.

Guztira, neguko sasoiko 700 bat lore eta landare banatuko dira, hala nola krabelinak, biolak eta pentsamenduak, San Andres eliza inguruetatik eta Bidebarrietako jardinetatik ateratakoak. Ez dira banatuko presio metereologikoagatik, zapalduak izateagatik edo beren zikloa amaitua izateagatik baldintza onetan ez dauden landareak.  

Loreak, halaber, paperezko poltsa batean entregatuko dira.  Hala ere, interesa dutenei gomendatzen zaie poltsa bat eramateko, etxean dituzten poltsak berrerabili ahal izateko.

Neguan landatu ziren lore eta landareak kendu eta udaberri-udako loreak jartzeko lanak maiatzaren hasieran hasi ziren eta ekainean amaituko dira.